Barikuetan Jaik magia ikuskizuna eskainiko du gaur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 14a, 14:43

Gaur, ostirala, 17:30ean Barandiaran institutoan, Barikuetan Jai izeneko programaren hitzordu berri bat izango da, oraingoan magia tailerra eskainiz. Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako apiriletik ekainera hilean birritan jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko. Argazkian, Tor magoa saioa eskaintzen Algortako Aldai patronatuan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun