EH Bilduk ekitaldia egingo du bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 14a, 18:07

"Sopela berria eraikitzen" lelopean, ekitaldia egingo du larunbat honetan, martxoak 15, EH Bildu koalizioak, Uribe Kosta eskualdeko aipatu udalerrian. "Krisia gaindituz eta herrialdeko eragileekin batera Euskal Herriari begirako Bizkaia behar dugula adierazteko, eta Bizkaia ezkertiarra, eskualdeen garapen endogenoa garatu behar duen eredua martxan ari garenaren berri emateko", Maribi Ugarteburu eusko legebiltzarkideak eta Saioa Villanueva alkate sopeloztarrak hitza hartuko dute. Ekitaldia 12:00etan izango da udaletxeko plazan. Hala ere, aurretik, 11:30ean, hedabideen aurrean adierazpenak egingo dituzte EH Bilduren bi ordezkariek. Argazkian, Maribi Ugarteburu artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun