Iñigo Otazua Urresti "Oti" Topas (Salamanca) kalera ateratzeko hiru egun baino ez zirela falta bete zen urtebete, ostiralean,
Anjel Figueroa Fernandez preso politiko algortarra etxean hilda aurkitu zutela. Azken hori Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, bertan zigorra bete zezan, gaixotasun larri eta sendaezina zuelako. Zoritxarreko data martxoaren 14koa Figueroa Fernandez familiarentzat: joan den ostiralean ere bete ziren 17 urte Anjelen amama, Antonia Hernandez Rodriguez, auto istripu batean hil zela Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera zihoanean. Bada, aipatu egunean ekitaldi xumea egin zuten Algortan, Antonia eta Anjel, amama eta biloba, gogoratzeko. Bertsoak zein lore sortak eskainiz oroitu zituzten biak. Aurretik, Etxerat elkarteak deituta, 200 bat lagunek egin zuten manifestazioa Algortan barrena, "Dispertsiorik ez! Preso gaixoak etxera!" lelopean. Argazkia: cc-by Algortako Herri Bilgunea.