Getxoko EH Bilduk horrela eskatuta,
Itzubaltzeta / Romoko Auzo Elkarteak kultur etxe berriaren proiektuaren inguruan eskatutako herri-galdeketa eztabaidagai izango dute Udalean. Horretarako hitzordua astearte honetan, martxoak 18, 17:00etan jarri dute, Lehendakaritzako eta Gizarte Zerbitzuetako informazio-bazordean. Hain zuzen ere, bilkura horretako gaien zerrendan hirugarren sartu du Romo Kultur Etxearen afera EAJren Udal Gobernuak, koalizio ezkertiarrak zabaldu duenez. "Orain, Gobernu Taldeak eta oposizioko alderdiek aukera izango dute beren jarrera adierazi eta eskaera Udal Bilkurara eraman ala ez erabakitzeko", gaineratu du Getxoko EH Bilduk. Argazkian, besteak beste,
Romo Kultur Etxeari buruzko erreferenduma eskatu zuen Getxoko EH Bilduk joan den ostiralean, EAJren aurrekontu proposamena negoziatzen hasteko.