Mungiako emakume baten ustezko erailketa ikertzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 17a, 19:27

Dirudienez indarkeria zantzuak zituen emakume baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldeko lehenengo orduan Mungiako etxebizitza batean, Europa Press albiste agentziak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz zabaldu duenez. Horin arabera, 13:15 aldera izan da gertaera: hildakoaren senide batek SOS Deiak zerbitzuaren 112 telefono zenbakira deitu du, emakumezkoa etxeko gela batean, konorterik gabe, aurkitu duela esanez. Bertaratutako osasun-langileek ezin izan dute ezertxo ere egin emakumea suspertzeko. Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa abiatu du. Besteak beste, "El Correo Español" egunkariak zabaldu du hildakoaren bikotekidea atxilotu egin dutela, emakumezkoa itotzea egotzita. Argazkian, "Emakumeen kontrako indarkeriarik ez" irakur zitekeen pankartaren atzean, dozenaka lagunek egin zuten kontzentrazioa martxoaren 10ean Astrabuduko Josu Murueta plazan, asteburu horretako eraso sexista salatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun