Bizkaiko Ikasle Eztanda dinamikaren baitan,
Bizkaibus garraio enpresaren kontrako mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 18tik 20ra Leioa eta Erandioko campusean.
Leioatik.info proiektu komunikatiboak zabaldu duenez, gaur, asteartea, kontzentrazioa izango da 13:00etan, Mikel Laboa plazan. Bihar eta etzirako, berriz, itzulerako bidaia ez ordaintzeko desobedientzia ekimena egitera daitu dituzte ikasleak. Protesten sustatzaileen ustez, Bizkaibusek eskaintzen dien zerbitzua ez da "duina". "Gainera, unibertsitatera igotzeko zerbitzu publiko bakarra da", nabarmendu dutenez. Ekimen horien bitartez, "ikasleen beharretara moldatzen den txartel bat" aldarrikatu nahi dute, "errentaren araberako prezioarekin eta lurralde osoan erabilgarria izango dela". Horregatik, campusetik etxerako bidaia ordaintzeari uko egingo diote, "etorreran nahikoa ordaindu" dutela ulertuz. Bide batez, martxoaren 27ko ikasle grebarako deialdia zabaldu nahi dute. Argazkian, Leioa eta Erandioko campuseko ikasleen protesta Bilboko foru jauregian, artxiboko irudian / ©
Ikasle Abertzaleak.