Andina Pereiraren erailketa salatuko dute eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 18a, 11:59

Andina Pereira de Brito Mungiako bizilagunaren bikotekide ohiak, emakumearen ustezko hiltzaileak, Gernikako ertzain-etxean jarraitzen du, epailearen aurrera noiz eramango zain, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Atzo, astelehena, atxilotu zuen polizia autonomikoak gizonezkoa, Pereiraren alabak bere ama hilda aurkitu ostean Iturribide kaleko etxebizitzan; itota erailda izanaren zantzuekin. Atxilotuak aurrekariak ditu emakumeenganako indarkeriagatik, Europa Pressek gaineratu duenez. Bada, Mungiako Udalak egin bezala, Uribe Kosta eskualdeko erakunde publiko zein eragileak hasiak dira jada emakumeen kontrako indarkeria matxista gertaera berri hori gaitzesten eta hori salatzeko mobilizazioak deitzen. Besteak beste, Sopelako Udalak gogor gaitzetsi du Andina Pereiraren erailketa. Era berean, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak gaur arratsalderako deitutako kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu sopeloztarrak. Mankomunitate mailako elkarretaratzea 19:30ean izango da Larrabasterrako Gatzarriñe kalean. Ordu berean, baina bihar (asteazkena) Telletxe plazan deitu du protesta Algortako Bilgune Feministak. Argazkian, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak egindako elkarretaratzea, artxiboko irudian / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun