Getxoko PPk Kultur Etxeko zuzendaria den udal langilearen kargu-uztea eskatu du. Bildutik argi dugu PPren eskaria irabazi mediatiko eta politikoak lortzeko bidean eginda dagoela eta EAJrekin lehiatzeko duen dinamikaren barruan kokatzen dela. Hala ere, EAJk udal komunikazio baliabide eta, kasu honetan, udal teknikariez egindako erabilera guztiz salagarria dela uste dugu eta horregatik atzo, martxoak 17a, egin zen Kultur Etxearen Batzordean, aipatu prentsa aurrekoaren inguruko azalpenak eskatzeaz gain, udal teknikari eta langileen erabilera alderdikoia salatzen duen adierazpen publikoa exijituko genuen.
PPk egindako kargu-uzte eskariaren aurrean, aldeko bozka bat eta kontrako bozka bat eman genuen, ez baitugu uste Kultur Etxeko lehendakaria den udal langilea aipatu prentsa aurrekoaren arduradun gorena denik eta beraz, ez dugu uste bera zigortu behar denik, horren atzean dagoen komunikazio arduraduna eta alkatea baizik. Hala ere, esan bezala, oso larritzat dugu EAJren portaera Itzubaltzeta / Romoko Kultur Etxearen inguruko lanketa komunikatiboan eta horregatik aldeko bozka bat eman genuen.
Getxoko EH Bildu