Plaza Beltza kultur elkarteak antolatuta, “Grupos autónomos, una crónica armada de la transacción democrática” liburuaren aurkezpena izango da ostegun honetan, martxoak 20, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Hitzordua 19:00etan izango da, Joni D. autorea bertan egongo dela. Antolatzaileen arabera, lan horrek Espainiako "trantsizio demokratikoa" deituriko "gezur handiaren" aurka "matxinatu" ziren taldeek osatzen zituzten gazteengana hurbiltzen gaitu, bizi izan zuten testuinguruarekin batera: "kontrakultura, langile autonomia, klandestinitatea eta, zelan ez, errepresioa". Jeboren heriotza Okzitaniako Tolosan zerabilen lehergailuak eztanda egin zionean edo Agustin Rueda anarkistaren heriotza Carabanchelgo espetxean, torturatua izan ostean, "gure historia isilduaren" zati dira. Argazkian, 2009ko azaroaren 6an zabaldutako lokala itxi arren, ekitaldiak antolatzen jarraitzen du Plaza Beltzak.