Sortuk,
Ernaik eta
LABek deituta, asteazken honetan, martxoak 19, "Euskal Bidea" lantzeko herri batzarra egingo dute Algortan. Ezker abertzalearen estrategiaren eguneraketa eta sakontze ariketa egitea da helburua, antolatzaileek adierazi dutenez. Horretarako, Maribi Ugarteburu Sortuko kidea izango dute, 19:30etik aurrera, Abian kultur elkartean (Bidebarri 2). Edukien liburuxka aipatu herriko tabernan jaso daiteke, barran eskatuta. Internet bidez jaso nahi izanez gero,
getxopapera[abildua]gmail.com-era idatz daiteke eskatuz eta laburpena helaraziko zaie interesatuei. Ezker abertzale osoak abiatu du hemendik aurrerako estrategiari buruzko hausnarketa, eta bidea Euskal Herria aintzat hartzen duten eragile guztien artean egitea da nahia. Aldebakartasunetik abiatuta Espainiako eta Frantziako estatuekin "konfrontazio demokratikoa" sustatuko du, "Euskal Herria independente eta sozialista" sortzeko bidean. Herriz herriko eztabaida prozesua egingo dute orain, eta Aberri Egunerako proposamen "borobildua" izatea espero dute. Argazkian, hausnarketa horrekin Zutik Euskal Herria ebazpenari segida emango diote.