Bizkaiko Foru Aldundiaren
Ekonomia Sustatzeko Sailak 25.000 euroko laguntza emango dio Getxo Moda jarduerari, sail horrek sormenarekin eta diseinuarekin erlazionatuta dauden eta nazioarteko ikuspegia duten ekimenei, enplegua sortu nahi dutenei eta ezagutzaren gizarteari lotutakoei laguntzeko duen ildoaren barruan. Helburuok kontuan hartuta, eta lankidetza publiko-pribatuan oinarrituta, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailarentzat "beharrezkoa" da Bizkaian halakoak lortzeko xedearekin antolatzen diren jarduketak babestea. "Hori da, hain zuzen ere, Getxo Modaren kasua, datorren apirilaren 10etik hasita
Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak 29. urtez antolatuko duen modari lotutako ekitaldi horrek horrek eragin handia baitu udalerriko industrian", adierazi dute foru iturriek. Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak aurtengo Getxo Modarako proposatutako jarduerekin hauek lortu gura dira: Getxori lotutako euskal moda sustatzea, hemen nahiz kanpoan; ekitaldi hori erreferente bihurtzea sektorean, eta bisitarien parte-hartzea eta bisitari kopurua sustatzea. Bizkaiko Foru Aldundiaren aburuz beharrezkoa da halako ekimenak babestea, interes handikoak baitira Bizkaiko gizarte nahiz ekonomiarentzat. Argazkian, Getxo Modaren 2012ko edizioa / cc-by-nc-sa Mikel Agirregabiria.