Besteak beste, Leioako Gure Esku Dago taldeak informazio puntua izango du martxoko astelehen eta ostegunetan Sabino Arana kaleko 65. atariko lonjan, Leioa okindegiaren alboan. Bertan, aukera egongo da giza-katerako metroa erreserbatzeko, zalantzak uxatzeko eta plataformaren materiala eskuratzeko, beti ere 18:00etatik 20:00etara bitartean. Bestalde, igande honetan, martxoak 23, mosaiko erraldoia egingo dute. Hitzordua 12:00etan jarri dute Bulebarrean.
Itzubaltzeta / Romon, berriz, astelehenero batzen dira kultur etxean, 19:45ean.
Aste honetan zehar, Sopelan, "album ibiltaria" eskuz-esku ibiliko da Laiak tabernan. "Gerturatu, kuxkuxeatu, komentatu, sinatu, egin zure argazkia, itsatsi, bidali... Zuen argazkien zain gaude!", adierazi du Sopelako Gure Esku Dago taldeak. Igandean metro eta kamiseta salmenta egingo dute, 12:00etan, udaletxeko plazan.
Algortari dagokionez, larunbatero, 12:00etatik 14:00etara jartzen dute postua Telletxen.
"Erandio martxan" ekimenaren kartela
Igandean Astrabuduan egindako ekitaldiaren bideoa
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko asmoz, igande honetan, martxoak 23, "Erandio martxan" izeneko ekitaldia egingo dute,