Bizkaiko Zubitik salto egin dute Txikonek eta Otxoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 19a, 20:11

Alex Txikon mendizale eta eskalatzaileak base jauzia egin du gaur goizean Areeta eta Portugaleteko ibaiertzak lotzen dituen Bizkaiko Zubitik, Pablo Otxoarekin batera. "For a Glass of Water" InAurora Euskal Fondoa plataformak matxan jarriko duen nazioarteko kanpaina babesteko egin dute jauzi bi abenturazaleek. Urari eta lurrair lotutako giza eskubideak genero ikuspegitik aldarrikatzea du helburu aurki hasiko den sentsibilizazio kanpaina parte-hartzaileak. Besteren artean, "baso bat ur" eramango du Herbehereetatik El Salvadorrera, 9 etapatan (13.707 km). Base jauzia parakaidismo mota bat da, hegazkin batetik egin beharrean, eraikin batetik egiten dena. Argazkian, Alex Txikon saltio egiteko gertu / © InAurora Euskal Fondoa.

Eitb.com webguneak zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun