EHUko Medikuntza dekano ohiaren helegitea aztertuko du bihar Gorenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 19a, 20:26

Francisco Javier Goiriena EHUko Medikuntza Fakultateko dekano ohiak eta Monserrat Barranquero Estomatologia Departamentuko zuzendariak aurkeztutako helegiteak aztertzeko bista egingo du ostegun honetan, martxoak 20, Espainiako Auzitegi Gorenaren Zigor Salak. Biei bosna urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zien Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 2012an, baita 9 urteko inhabilitazioa ere, funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta dokumentu publikoak faltsutzeagatik. 2013ko martxoan zigorra berretsi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak. Gainera, EHUri 168.000 euro ordaintzea agindu zieten, erantzukizun zibilagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun