PPren Gobernuari gutuna igorri dio Uribe Kostako Ikasle Eztandak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 20a, 17:57

Uribe Kostako Ikasle Eztandaren ordezkaritza bat PPk Areetako Zugatzarte Etorbidean duen egoitzan hurbildu zen atzo, martxoak 19, bertoko arduradunei eskutiz bat emateko asmoz. Ikasleen ordezkariek zehaztu dutenez, Espainiako Gobernuari bi eskaera zuzen egiten zitzaizkion idatzian: batetik, LOMCE legearen aplikazioa bertan behera utz dezala, "lege honekiko euskal jendartaren gehiengoaren aurkakotasuna nabaria" delakoan. Eta bestetik, "Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa eraikitzen hasteko prozesu parte hartzaile bat martxan jartzeko tresnak jarri, edota herri mugimenduak sortzen dituenak errespetatzeko eskaera" luzatu zitzaion. Momentuz, Getxoko PPko idazkari nagusiak eskutitza jaso duela esan eta irakurri ostean erantzungo duela ezagutzera eman dute tokiko popularrek, Uribe Kostako Ikasle Eztandak azaldu duenez. Argazkian, bi ikasleak Getxoko PPren egoitzan / © Uribe Kostako Ikasle Eztanda.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun