Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du Erandion, beren bikotekidearen aurkako genero indarkeria delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzaren
Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, atzo gaueko 10ak jotzear zirela, emakume batek Ertzaintza Erandioko bere etxebizitzara joateko eskatu zuen, bere senarra "oso erasokor" zegoelako. Etxebizitzara heltzean, emakumeak ertzainei azaldu ei zien senarrak makila batekin jotzen saiatu zela eta etxetik irteten ez ziola ixten. Hori ikusita, poliziek 32 urteko gizona atxilotu zuten. Orain bi asteburu, martxoaren 9ko goizaldean,
Ertzaintzak beste gizon bat, 47 urtekoa, atxilotu zuen Astrabuduan, genero-indarkeria delitua egotzita. Segurtasun Sailak zabaldu zuenez, hainbat lagunek polizia autonomikoari egin zizkioten deien arabera, gizonezkoa emakumea erasotzen ari zen Madaripe parke alboan. Polizia iturriek geroago jakin zuten gizonezkoa biktimaren bikotekidea zela. Dirudienez, hainbat ukabilkada eta ostiko eman zizkion. Gainera, kolpeak ematearekin batera biktima baztertutako leku batera eraman omen zuen. Argazkian, Algortako Bilgune Feministak deituta 75 bat pertsonak Andina Pereira de Brito Mungiako bizilagunaren erailketa salatu zuten asteazkenean Algortan.