Getxoko Udaltzaingoak auto baten gidaria atxilotu du goizaldean, baimendutakoa baino bi aldiz handiagoa zen alkohol-mailarekin gidatzea egotzita. Udal iturriek zabaldu dutenez, atxiloketa 02:25ak aldera izan da, tokiko poliziek 40 urteko gizon batek gidatutako ibilgailua Algortako Ereagako pasealekutik zuzen ez zihoala eta kontrako norabideko bidean sartzen zebilela ikusi ostean. Gainera, eskumako aldera gehiegi hurbildu omen da, gelditutako autoekin talka egiteko arriskuarekin. Zirkulazio segurtasunerako ibilgailuak suposatzen zuen arriskua ikusita, autoa berehala geldiarazi dute udaltzainek. Une horretan, gidaria edari alkoholikoen menpe zegoenaren seinale argiak ikusi dituzte. Alkoholemia-proba egin diote eta horretan 0,67mg/l-ko maila eman ei du, baimendutakoaren bikoitza baino gehiago. Horregatik, udaltzainek gidaria atxilotu dute, bide segurtasunaren kontrako delitua egotzita. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.