Gizarte Segurantzak etorkizunik duen azalduko dute bihar campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 24a, 22:29

Ikerne Meso Llamosas Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Administrazioko abokatuak "Presente y futuro del sistema de Seguridad Social" (Gizarte Segurantza sistemaren oraina eta geroa) hitzaldia emango du bihar Leioa eta Erandioko campusean. EHUk zabaldu duenez, hitzaldia 15:15ean izango da, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean, sarrera librea izango dela. Berbaldiak krisia eta lan arloko zein Gizarte Segurantzako azken aldaketak jorratuko dituen bigarren jardunaldiak irekiko ditu. Guztira, hiru saio antolatu dituzte, espainolez, Garbiñe Biurrun Mancisidor eta Sara Lallana Del Rio EHUko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleek. Bigarrena asteartean ere izango da, apirilaren 1ean, toki eta ordu berean. Egun horretan, Biurrun berak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea ere badenak, lan-kontratuen iraungitzea aurreikusi zuen 2012ko lan erreforma eta auzitegiek emandako interpretazioak izango ditu hizpide. Azken saioa apirilaren 8an egingo dute, 15:00etan, mahai-inguru baten bidez. Bertan, jurisprudentzia berriak izan ditzakeen ondorio ekonomikoak aztertuko dituzte, kasu praktikoen bidez. Era berean, krisian erabakitako lehenengo erreformek sortutako eraginaren analisi juridiko-praktikoa egingo dute. Argazkian, Garbiñe Biurrun epaile eta irakaslea erdian, artxiboko irudi batean / cc-by-nc-nd "Hirian" aldizkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun