“Elite ekonomikoaren mesedetan” eta “ikasleen interesen kontra” egiten dutelako, LOMCE, Heziberri2020 eta unibertsitate erreformaren aurka protestatuko dute ikasleek ostegunean, bereziki Cristina Uriarte, Jose Iribas eta Jose Ignacio Wert hezkuntza arduradunei zuzenduta. Egungo hezkuntza sistema ere kritikatu nahi dute ikasleek, “tasen igoera, zerbitzuen pribatizazioa, ordezkapen eza, ikasleok erabakietan dugun pisua, euskalduntzea bermatzen ez duen eredua” tarteko. Herritik herriarentzako den hezkuntza sistema aldarrikatzea dute xede, euskaldun, ezkertiar eta feminista izango den eskolaren alde, inklusiboa, herritarra, parekidea, duina, internazionalista, askatzailea…
Mobilizazio hauen jarraipena egiteko, greba aurreko egunetan #EkinM27 etiketa erabiltzea proposatu dute antolatzaileek, eta egunean bertan, #M27Greba.
Herri Unibertsitatearen egitaraua