Espainiako Gobernuak bultzatutako Abortu Lege egitasmoaren kontrako nazio manifestazioa izango da apirilaren 5ean Iruñean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatuta. "Gure gorputza gure erabakia" lelopean, 17:30ean abiatuko da Golem zinemetatik. Bada, martxa horretara joateko gonbitea luzatu die
Sopelako Udalak herritarrei, eta helburu horrekin, manifestaziora joateko autobusa jarri du. Garraioa debalde izango da, eta 14:30ean irtengo da San Pedro elizatik. Buelta 21:00etan izango da Iruñeatik. Izena emateko epea apirilaren 3an amaituko da, eta hiru lekutan eman ahalko da: Kurtzio Kultur Etxea, udaletxea eta Sopelarin (Larrabasterra). Informazio gehiagorako: 944 065 505. Uribe Kostako eragile feministek ere autobusak antolatu dituzte, ondoko lekuetan jendea batzeko asmoz: Algortako Telletxe kaleko geralekua, metro geltoki parean (14:30ean); Itzubaltzeta / Romoko Sabecoko geralekuan (14:40ean); Leioako Batzoki parean, Bulebarrean (14:50ean); eta itsasadar parean, Erandioko ontziralekuan (15:00etan). Argazkian, pasa den martxoaren 8an Algortan egindako manifestazio feminista.