Getxoko Udaltzaingoak auto bat gidatzen zuen 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun, igandean, Algortan, bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita. Izan ere, baimendutakoa baino hiru aldiz handiagoa ei zuen alkohol-maila gidatzean. Atxiloketa goizeko 4:10ak aldera izan zen. Ordu horretan, Algortako etorbideko semaforo gorri baten aurrean geldirik zegoen Udaltzaingoaren patruila batek kontrako norabidean beste auto bat ikusi zuten, geldirik eta argiak piztu gabe. Semaforoa berde jarri zenean, aipatu ibilgailuaren gidariak noranzkoa aldatzeko maniobra egiten hasi zen, zetorren lekutik itzultzeko, debekatutako norabidea zela ohartu gabe. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!