Atzerritartasun legeaz arituko dira gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 25a, 18:04

Atzerritartasun legeari buruzko beste informazio saio bat izango da gaur arratsaldeko 7etan Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan. Getxoko Udalak Elkargune etorkinentzako harrera programaren barruan antolatuta, ekimena hilabetero, azken asteazkenetan egiten dute. Udal iturrien arabera, gaur bezalako doako saioak "biztanle guztientzat izaten dira, eta oso interesgarriak dira pertsonak erregularizatzeko izapideak hasi behar dituzten enpresa edo pertsona enplegu-emaileentzat". Besteak beste, egoitza-baimenei, lan-baimenei, berriz elkartzeari, nazionalizazioari eta abarri buruzko xehetasunak eskainiko dituzte. Interesatuek saiora bertaratzeaz gain argibide gehiago topa dezakete Getxo.net udal web gunean. Argazkian, Getxo udalerrira heldutako hainbat etorkin / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun