Neguriko ertzain-etxean daukate Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NETeko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 26a, 15:11

Lekukoek adierazi dutenez, 13:00ak inguruan heldu dira Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NET agerkari digitaleko kazetariaren etxera, Itzubaltzeta / Romora, kalez jantzitako ertzainak. Bertaratuta auzokideek, baina, nola eramaten zuten baino ezin izan dute ikusi. Bizilagunen arabera, goiz guztian ibili dira ibilgailu kamuflatuak bere zein gurasoen etxebizitzen inguruan. Ertzaintzarekin harremanetan jarri ostean non daukaten baino ezin izan dute jakin abokatuek: Neguriko ertzain etxean daukate. Zergatik atxilotu duten, baina, ez dute aipatu. Komisaria horretako iturrien hitzetan, "momentuz atxilotuta daukatela baino ezin dute esan". "Bere momentuan atxilotuak berak emango dio atxiloketaren berri berak ikusten duen pertsonari eta nahi duen abokatua izendatuko du", azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun