Neguriko ertzain-etxean jarraitzen du Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NETeko kazetari itzubaltzetarra. Litekeena da gaur bertan deklaratzera eramatea Bilboko epaitegira, Iñigo Santxo abokatuak Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldunari adierazi dionez. Aipatu komisariatik bertatik deitu diote letradu algortarrari, Fernandez de Martikorenak bere defentsarako izendatu duela esateko. Bitxiena, agian, UKBERRI.NETeko kazetariaren telefonotik bertartik deia jaso duela Iñigo Santxok, ertzain-etxetik deitu aurretik; baina ezin izan du hartu beste dei batekin zegoelako. Lekukoek adierazi dutenez, 13:00ak inguruan heldu dira Iñigo Fernandez de Martikorenaren etxera, Itzubaltzeta / Romora, kalez jantzitako ertzainak. Bertaratuta auzokideek, baina, nola eramaten zuten baino ezin izan dute ikusi. Argazkian, Ertzaintzaren patruila autoa artxiboko irudian.