Besteak beste, "ABC" eta "El Correo Español" egunkariek adierazi bezala, Iñigo Santxo abokatuak baieztatu egin du Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NETeko kazetari itzubaltzetarra, martxoaren 3an, Bilbon burutu zen Foro Ekonomiko Globalaren inguruan izandako istiluen harira zabaldutako diligentzien inguruan atxilotu egin dutela. Neguriko ertzain-etxean daukate orain. Adin gabeko bat ere atzeman dute Donostian. Lekukoek adierazi dutenez, 13:00ak inguruan heldu dira Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NET agerkari digitaleko kazetariaren etxera, Itzubaltzeta / Romora, kalez jantzitako ertzainak. Letradu algortarrak esan duenez, litekeena da gaur bertan deklaratzera eramatea Bilboko epaitegira. Argazkian, martxoaren 3anko Foro Ekonomiko Globalaren aurka mobilizatzera deitu zuten Itzubaltzetako BBVA eta Iberdrola okupatuz.