Atzo Itzubaltzeta / Romon atxilotutako Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NET agerkari digitaleko kazetaria 12:15ean pasatuko dute epailearen aurretik. Dagoeneko deia jaso du Iñigo Santxo abokatuak Bilboko epaitegian bertaratzeko.
Letradua abisatu barik, gauean eraman zuten itzubaltzetarra Bilboko Justizia Jauregira. Hamargarren epaitegiko magistratuak esan ei zien ertzainei bera ez zela konpetentea; konpetentea delako atxiloketa izan den tokitik Guardiako epaitegirik hurbilena edo bestela gaia ezagutzen duena, hau da, Bilboko zortzigarren epaitegia. Azken horretan, baina, ez zeukaten atxiloketaren berri. Santxoren arabera, aukera legal bakarra zen Getxoko Guardiako epaitegira ekartzea. Hala ere, ertzainak tematu egin dira eta Bilboko Guardiako lehenengo epaitegira daramate. Bilbora bidean
Twitter sare sozialaren bidez emango du azken gertakizunen berri UKBERRI.NET agerkariak. Argazkian, atzo bezala, gaurko ere kontzentrazioa deitu dute Itzubaltzetan.