Atzo, Iñigo Fernandez de Martikorena UKBERRI.NETeko kazetari itzubaltzetarra
kalean utzi baino lehenago,
oharra plazaratu zuen
Euskal Herrian Euskarazek (EHE). Urte luzez eragile euskaltzale horretan ibili zen Iñigo eta, idatziaren bitartez, elkartasun eta babes osoa adierazi nahi izan zion EHEk, berari zein beren sendi eta lagunei; baita irmoki eskatu ere, Itzubaltzetako lagunaren baldintzarik gabeko berehalako askatasuna. EHEk azaldu zuenez, "Iñigok beti ala beti erakutsi duen jarrera eredugarritzat jotzen dugu EHEtik, eta beste behin erakutsi du euskaraz bizi nahi duela eta ez dagoela espaloitik jaisteko prest, diligentzia guztiak euskaraz egiteko eskatu ostean ertzain euskaldunik ez zegoela eta gazteleraz egitera behartu nahi izan dutenean". Hori dela era, "lehen eta bigarren mailako herritarrak gauden bezala lehen eta bigarren mailako legeak eta eskubideak daudela" salatu zuen beste behin ere Euskal Herrian Euskarazek. "Non geratzen dira hizkuntza eskubideak eta hauen bermeak eskaparate hautsi baten aurrean?", aipatu zuten. Argazkian, 90 bat lagunek egin zuten atzo kontzentrazioa Itzubaltzeta / Romon.