Igande honetan, martxoak 30, beteko dira 29 urte, "GALen mertzenarioek"
Xabier Galdeano Donibane Lohizunen hil zutenetik. Gauzak horrela, gaur, ostirala, ekitaldia izango da Algortan erailketa hura gogoratzeko. Hitzordua iluntzeko 8:30ean jarri du Telletxe plazan Algorta-Getxoko Ezker Abertzaleak, algortarrari eta bere sendiari omenaldi xumea egiteko. Galdeano "Egin" egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetaria izan zen. GALek hil zuen, tiroz, Donibane Lohitzuneko Urdazuri auzoan, bere etxetik gertu, egunkarira manifestazio bati buruzko kronika eta argazkiak bidaltzera zihoala. Bestalde, hilabete bakoitzeko azken ostiral guztietan bezala, gaur ere mobilizazioak izango dira herrietan, euskal preso eta iheslari politikoen eskububideen alde. Besteak beste, Algortan, 20:00etan jarri dute hitzordua Telletxen. Argazkian, Xabier Galdeano gogoratzeko ekitaldia iaz.