Ordubete aurreratu beharko dira erlojuak igande goizaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 28a, 13:20

Bihar, larunbata, eta etzi arteko gauean ordubete aurreratu beharko dira erlojuak. Horrela, ordu bietan hirurak izango dira. Ondorioz, asteburu honetan gauean lo egiteko edo parrandan ibiltzeko ordu bat gutxiago izango du jendeak. Europar Batasun osoan aurreratzen dira erlojuak Ordu Aldaketa deritzon Europako Erkidegoaren Zuzentarauari jarraituz, energia aurrezteko helburuarekin. 1974tik aurrera hasi zen ezartzen ordu aldaketa hori, petrolio krisiarekin eguzkiaren indarra aprobetxatzeko erlojuak ordubete aurreratzea erabaki zutenean herrialde batzuk. Horrela, argia produzitzeko elektrizitate kopuru txikiagoa behar da. Udako ordutegiari beti martxoko azken igandean ematen zaio hasiera eta amaiera urriko azken igandean. Espainiako Komertzio, Turismo eta Industria Ministerioaren Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuaren aurreikuspenen arabera, ordu aldaketaren ondorioz, argindarrean 300 milioi euro gutxiago gastatzen dira, %5 bat aurreztuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun