Etapa berriari begira, Lauzirikaren helburuak dira fakultatean antolatzen diren ekimen eta dinamiketan ikasleen parte hartzea sendotzea, kultur eragileekin eta erakundeekin dauzkaten lankidetzarako harremanak estutzea elkarlanean proiektuak garatu ahal izateko, eta Areto Nagusiaren behealdean irekitako II Eraikinaren ondorioz fakultatean libre geratu diren esparruen banaketa birdiseinatzea espazioa ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.
Lauzirikak adierazi duenez, "uste dut ezinbestekoa dela gure fakultateak inguruko errealitate artistiko eta kulturalarekin inplikazio handiagoa edukitzea. Gure irakasle eta ikasleek fakultatetik kanpora ere oso interesgarriak diren diziplina asko lantzen dituzte eta, horregatik, baia arlo akademikoan zein gizarte osoan orokorrean, Arte Ederren Fakultatearen partaidetza eta ikuspena handiagoa izatea gustatuko litzaiguke".