Lomce legeaz arituko dira asteazkenean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko mar. 31a, 21:57

Etzi, asteazkena, Espainiako Kongresuak onartutako Lomce hezkuntza legea hizpide izango dute Betiko ikastolan. Leioako ikastetxeak jakinarazi duenez, arratsaldeko 7etan, "Lomceri ez!, Euskal Herrian geure hezkuntza eraiki" lelopeko hitzaldia eskainiko dute Koldo Tellitu leioaztarrak eta Imanol Igeregik, hurrenez hurren Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta zuzendaria. Betiko ikastolak gogoratu duenez, hezkuntza lege berriaz "aspalditik hitz egiten ari da, eta ez oso ondo". Izan ere, "gure kulturaren kontrako erasotzat jo dugu behin baino gehiagotan", azaldu dute ekimenaren antolatzaileek. Hortaz, Lomce zer den baino, hori Espainian legalki onartu ostean ikastolak eta bestelako ikastetxeak zein egoeratan dauden eta "hezkuntza lege arrotzari zelan aurre egingo diogun" zein "geure hezkuntzaren alde etorkizunean emango diren urratsen inguruan" arituko dira bi hizlariak. Hitzaldia irekia izango da, bai Betiko ikastolako kide guztientzat zein kanpoko ikasle, guraso, irakasle eta herritar guztientzat ere. Argazkian, Betiko ikastolako dozenaka lagun, Lomce legearen aurka iaz burutu zen manifestaziora deika / © Betiko ikastola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun