Udaberriko txapelketan Estatu espainoleko hogeita hamarretik gora klubetako 164 ontzi batu dira joandako asteburuan, hainbat mailatan. Jarleku mugikorreko lehiaketa garrantzitsua da, izan ere, Espainiako Arraun Federakuntzako teknikariek Estatuko taldea osatuko duten arraunlariak ebaluatu eta hautatzeko baliatzen baitute.
Testuinguru horretan, Raspas arrauneko kirolariak urrats bat gehiago egin du Espainiako eta munduko txapelketak prestatzeko bidean. Txapelketa horiek, hurrenez hurren, ekainean Banyolasen bertan eta abuztuan Herbeheretako Amsterdam-en egingo dira. Bietan Espainiako selekzioko kide izatea espero du Diazek: "maila eta eskarmentua ari naiz hartzen urtetik urtera, selekzioan sartu ahal izateko. Nire maila hobetzen badut eta Estatuko txapelketan hari eusten badiot, aukera handiak izango ditut munduko txapelketarako deitua izateko, baita Rioko joko olinpikoetarako ere”. Hain zuzen ere, Julen Erauzkin Espainiako Selekzioko zuzendari teknikoa eta Fadurako Teknika Hobekuntzarako Zentroko kirol teknikariak hartuko du aipatu erabakia.