Horrenbestez, Udala aste honetan bertan hasi da kartelak jartzen eta herri guztietako buzoietan informazio-liburuxkak uzten. Hain zuzen ere, liburuxkan, Elortzako hainbat neska-mutiko agertzen dira eskua zabalik dutela, kanpaina identifikatzen duen eta honakoa esan nahi duen keinua eginez: “Eman bostekoa!”. Eskuko bost atzamarrek dauden edukiontzi desberdinak sinbolizatzen dituzte: horia, berdea, laranja, urdina... eta eskua osatzen duena: marroia.
Kanpaina amaierako jaia
Datorren apirilaren 26an itxiko da informazio-kanpaina, Elortzako eskoletako neska-mutikoek Kultur Etxean egingo duten jai sorpresarekin. Urdulizko Udalak eskerrak eman ditu Elortzatik ideia hau garatzeko egin duten lan handiagatik eta erakutsi duten maitasunagatik; "izan ere, ideia honi eta Elortzako neska-mutikoei esker, urduliztarrek ondo ikasiko dute birziklatzen, edukiontzi bakoitza behar den moduan erabiliz".
Izena emateko epea irekita
Parte hartu nahi duten Urdulizko bizilagunek –hau da, organikoak birziklatzeko ohitura hau etxean sartu nahi dutenek– Kultur Etxean eman beharko dute izena, euren datuak adieraziz. Ondoren, dohainik jasoko dute birziklapen-kita, edukiontzirako giltza eta hondakinetarako otzara barne.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.