Azokaren egitaraua bihar, apirilak 2, asteazkenean, hasiko da. Urtero moduan, 10:00etatik aurrera bertoko ikastetxeetako ikasleen jendaurreko irakurketa izango da. Ostiralean, hilak 4, modelatzeko ore tailerra izango da Esteban Iglesiasen eskutik, adin guztietako lagunentzat. 20:00etan "Lurraren memoria" helduentzako literatura eta musika ikuskizuna hasiko da. Horretan Toti Martínez de Lezea idazleak zenbait testu irakurriko ditu eta Maite Itoiz sopranoak hizkuntza anitzeko kantak abestuko ditu.
Larunbatean, apirilaren 5ean, eguneko egitaraua 11:00etan abiako da "Storytime" ingelesezko ipuin-kontaketa, Kids&Us Getxo-ren eskutik. Oraingo honetan "The King's Servant" familia osoarentzako kontaketa eskainiko dute.
Horren ondoren, 12:00etan, zenbait idazlek liburuak sinatuko dituzte bi orduz. Aurten honako egile hauek parte hartuko dute: Santi Agirre, Ana Iturgaiz, Nati Kaa Sánchez, Susana López, Manuel Maceda, Amaia Manzisidor, Elena Moreno eta Santi Osakar. 19:00etan "Mira Miró: Joan Miró más cerca de lo que pensamos" izeneko arte tailerra izango da Tesa Gonzálezen eskutik. Azkenik, igandean, Xabier Lizaso bertsolariak "Izeba Tekla" familiei zuzendutako musika jolas-kontzertua egingo du.
Kultur aniztasunerako jarduerak
Jarduera horiez guztiez gain, Azokan beste bi ekimen izango dira, udal Immigrazio eta Kultura artekotasunaren Unitatearen eskutik. Ostegunean, hilak 3, "Zurrumurrik ez estrategia" izeneko programa aurkeztuko da 19:00etatik aurrera eta, igandean, apirilaren 6an, "Una sola raza, la raza humana" adin guztientzako kale-antzezkizuna izango da Utopian antzerki taldearen eskutik, 12:00etan.