Garbiñe Biurrun Mancisidor lan-kontratuen iraungitzea aurreikusi zuen 2012ko lan erreforma eta auzitegiek emandako interpretazioez arituko da gaur, asteartea, Leioa eta Erandioko campusean. EHUk zabaldu duenez, hitzaldia 15:15ean izango da, Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean, sarrera librea izango dela. Biurrun Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea eta EHUko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakaslea da, eta krisia eta lan arloko zein Gizarte Segurantzako azken aldaketak jorratzen dituen bigarren jardunaldi hauek antolatu ditu Sara Lallana Del Rio bere saileko irakaslearekin batera. Jardunaldien azken saioa apirilaren 8an egingo dute, 15:00etan, mahai-inguru baten bidez. Bertan, jurisprudentzia berriak izan ditzakeen ondorio ekonomikoak aztertuko dituzte, kasu praktikoen bidez. Era berean, krisian erabakitako lehenengo erreformek sortutako eraginaren analisi juridiko-praktikoa egingo dute. Argazkian, Garbiñe Biurrun epaile eta irakaslea erdian, artxiboko irudi batean / cc-by-nc-nd
"Hirian" aldizkaria.