Bihar, asteazkenean, hasiko dira Areetako Negubide kalean, Avanzada errepidea eta Gobela metro geltokiaren arteko zatian seinaleak ipintzeko lanak, zirkulazioaren bi noranzkoak ezartzeko,
Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Behin behineko neurri horren bitartez, bide alternatiboa emango zaie Avanzadara Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kaletik irten behar duten ibilgailuei, kale hori itxita egongo baita aldi baterako URA Uraren Euskal Agentzia Gobela ibaian egiten ari den
lanengatik. Jarduketa horren ondorioz, bihar asteazkenetik aurrera eta lanak egiten diren bitartean –uste da lau hilabete inguru iraungo dutela–, debekatuta egongo da aparkatzea aipatutako Negubide kaleko zatian. Udalak barkamenak eskatu ditu lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik eta, era berean, herritarren laguntza eskertu du jarduketa horretan beharrezkoak diren lanak egin ahal izateko, "Gobelan ur-goraldi handiak gertatuz gero inguruaren segurtasuna bermatzea baitute helburu". Argazkian, URA, Eusko Jaurlaritzaren eta Getxoko Udalaren arduradunak urtarrilaren 16an Faduran / © Getxoko Udala.