Lemoizko zentral nuklearra martxan jartzea baztertu zutenetik 30 urte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 1a, 14:12

Lemoizko Basordas auzoko zentralaren proiektua Frankismoaren azken urteotan ezagutu eta eraikitzen hasi zen, 1972an. Hamabi urte, ehunka mobilizazio eta milaka lagunen ahalegina behar izan zuen mugimendu antinuklearrak bi erreaktoredun zentral hura ixteko. Bitartean, ETAk ere jo puntuan jarri zuen energia azpiegitura eta hainbat langile eta ingeniari hil zituen. Era berean, David Alvarez Peña ETAko kide plentziarra hil zen, ekintza batean zauritu, Guardia Zibilak atxilotu eta ospitaleratu ostean. Bestalde, Gladys del Esnal ekologista Tuteran zendu zen, Guardia Zibilak tiro bat bota ziola. 1984ko martxoaren 28an, Espainiako Gobernu sozialistak amaiera jarri zion Lemoizko plantari, behin-betiko. Joan den ostiralean bete ziren 30 urte erabaki hori hartu zenetik.

Martxoaren 24an "Lemoniz, la central fantasma" dokumentala eskaini zuen ETB2 kateak. Aipatu telebistak ekoiztu zuen 2006an.

"Lemoniz, la central fantasma" dokumentala

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun