Areetako Divino Pastor eta Algortako Santisima Trinidad ikastetxeetako zein Getxoko Aixerrota institutuko DBHko lehenengo eta bigarren mailetako 204 ikasle parte hartzen ari dira, aurtengo ikasturtean, Eusko Jaurlaritzaren “Kerik gabeko gelak” proiektuan. Ikasleak 9 ikasgelatakoak dira eta beren tutoreekin batera, ez erretzeko konpromisoa hartu dute, baita hainbat heziketa-jarduera aurrera eramateko ere, "tabakora hurbiltzea ahalik eta gehien atzeratzeko", udal iturriek adierazi dutenez. Aurreko edizioan bezala, ikasgela bakoitzak erretzea prebenitzeari buruzko kamiseta baten diseinua egin behar du, marrazki bat, hizki bat edo lelo batekin. Prebentzio ideiak eta mezu positiboak kontuan hartuko dira. Udalerriko ideia irabazleak tokiko saria eskuratuko du eta eskualdekoak beste sari bat. Parte hartzaileek lanak aurkezteko epea apirilaren 11n amaituko da eta sarien banaketa maiatzaren 30ean izango da Algortako Fadura kiroldegian. Argazkia: cc-by
Josu Mendicute.