Bizkaia-Athletic udalekua uztailaren 21etik 30era egingo dute Askartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 1a, 21:25

Bizkaiko Foru Aldundiak jolas eta heziketa helburua duten jarduerak ere antolatzen ditu, lurraldeko ume eta gazteentzat. Jarduera horien artean, udako koloniak eta udalekuak dira aipagarrienak, erakundeko iturrien arabera. Bada, programa horretan, besteak beste, Bizkaia-Athletic udalekua eskainiko da, Leioako Askartza Claret ikastetxeko Atalaia egoitzan. Horretarako, Athletic Club futbol taldearekin hitzarmena sinatu du Aldundiak, udalekua 2014ko uztailaren 21aren eta 30aren artean eskaintzeko, egun biak barne. 12 eta 13 urteen arteko Bizkaiko 100 gaztek parte hartuko dute. Foru erakundeak 79.566 euroko inbertsioa egingo du ekimen horretan. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Bizkaia-Athletic udalekua antolatzeko hitzarmena onartu du gaur. Argazkian, hainbat zaletu zurigorri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun