Dolores Ibarguengoitia algortarrak mendea ospatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 2a, 15:29

Dolores Ibarguengoitia Mintegia auzokide algortarrak ehun urte bete izana ospatu ahal izan berri du. Getxoko Udalak zabaldu duenez, Ibarguengoitia Foruan jaio zen orain mende bat, baina halere bizitzaren urte gehienak Algortan eman ditu bizitzen. Bi alabaren ama izanik, iloba bat eta birloba bat ere baditu. Azken boladan bere osasun egoera delikatua da eta egun hauetan hunkituta dago bere urtebetetzearen etorreraren ospakizunekin. Hori dela eta, gaur eguerdian Algortako bere etxean izan dira Imanol Landa Getxoko alkatea, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batzuk, bisita egiten. Imanol Landak Aixerrotako ikurra eta lore sorta bat oparitu dizkio. Argazkian, Dolores Ibarguengoitia, erdian, gaur joandako bisitariez inguratuta / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun