Orain, Eurokoparen aitzakiari eutsita, jokaldi politiko hau gauzatzeko aukera ezin hobea ikusi dute. Indartsu sentitzen dira gainera, indartsu sentiarazi baitituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko udaletxeko agintariek, ustezko mozkin ekonomikoen aipu hutsaren aurrean euren teoriazko euskal abertzaletasuna eta hitzezko euskal selekzio propioen aldeko aldarrikapena guztiz ahaztu dituztenak. “Normaltasuna” ez da euskal gizartearen gehiengoak arrotz bezala ikusten duen futbol talde bat indarrez gurera ekartzea. Guri ez digute lelo hau salduko. Aurrean izango gaituzte.
Azkenik, gogoratu beste behin, batzuk erraz ahazten baitute antza, Euskal Herrian badugula futbol selekzio propioa, herri honen gehiengoak beronekin bat egiten duela eta luzea dela beronen ofizialtasunaren alde borrokan egindako bidea. Ez dezagun aldarria ahultzen utzi. Nazioarteko futbola zazpi herrialdeetara ekarri nahi bada, hau da jorratu beharreko bidea. Hau da defendatzen dugun bidea.
Atzo, gaur eta bihar: guk, geurea!
Garaitezinak