Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Sopelan, lapurretak egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 2a, 16:32

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Sopelan, pasa den martxoaren 18ko arratsaldean udalerri horretan izandako lapurretekin harremana duelakoan. Sopelako Udalak zabaldu duenez, orain bi aste udalerriko farmazia bitan ebatsi egin zuen pertsona berak, beste inoren laguntzarik gabe. Lapurretak Sopela erdiguneko botika batean eta Larrabasterra zonaldeko beste batean izan ziren. Bi farmazietan eskuratutako bideo grabazioak ikusita, poliziek ustezko egilearen nortasuna identifikatu ei dute. Berau atxilotu ostean epailearen esku utzi du Ertzaintzak, lapurreta egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun