Gidariak txango honetan Aitor eta Iñigo Fernandez de Martikorena itzubaltzetarrak izango dira. Irteerara metroz joango dira parte-hartzaileak eta Areetako metro geltokian elkartuko dira goizeko 10:30ean. Baina nork bere herrian ere elkar topatzeko aukera izango dugu: Sopelako metro geltokian, 10.07an; eta Algortako zein Erandioko metro geltokian, 10.15ean.
Berbatxangoaren kartela
"Ezagutzen duzu eskualdeko herriren bat non bertako toponimoa eta santa zaindaria enpresa-gizonek erabaki dituzten? Eta auzokide guztiek arbaso kanpotarrak dituztena? Bada, herri hori hemen alboan duzu, Itzubaltzeta / Romon", adierazi dute Sopelako Aitxu!, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteetako lagunek. Izan ere, igande honetan, apirilak 6, egingo dute udaberriko lehen berbatxangoa, “Itzubaltzetan, Romok 90 urte” lelopean. Horrenbestez, pasa den mende hasieran aipatu herrian eraikitako Etxe Merkeetatik gaur egungo gaztetxerainoko ibilbidea egingo dute. Tartean kultur-jarduera guneak eta eraikin interesgarriak bisitatzeaz gain, aspaldiko ohiturak, herri-historia eta hamaika bitxikeria ezagutuko dituzte. Aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (