Egunean zehar, umeentzako puzgarriak, tailerrak, arko jaurtiketa... izango dira. Aurten, gainera, Kanpomartxok badu kantua Garilak 26 taldeak egina. Hori gutxi izango balitz bezala, 13an bertan flashmob-a egingo dute, koreografiarekin bideoa dago web gunean: "koadrilarekin elkartu, taldekideekin, familian… nahi duzuen moduan, baina… entsaiatzen hasi!", adierazi dute Berbotsekoek. Azkenik, doako autobusa egun osoan ibiliko da.
Egitaraua:
12:00etan, dantzak: Goi-Alde, Trabudu. Uztargi.
13:00etan, Mendibaiarte abesbatza.
13:15ean, bertsolariak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Erandioko bertsolari gaztetxoak.
14:30ean, bazkaria (lagun talde bakoitzak berea eginda).
17:00etan, betiko kantuak Roberto Etxebarriaren eskutik.
17:00etan, umeentzako ekitaldia: Puski eta Txurruski pailazoen "Klownmunikatu fest".
18:00etan, dantzaldia: Garilak 26.
Kanpomartxoko flashmob-erako koreografia
Aurtengo Kanpomartxoko kartela
Bi igande barru, hilaren 13an, Santimami auzoan ospatuko dute aurtengo Kanpomartxo. Izan ere, antzina, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak apirilaren hasieran aukeratutako egun eta toki batean batzen ziren Kanpomartxo izeneko festa egiteko. Egun horretan, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzen zuten. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, orain dela 24 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia