Asteburuan aukeratuko dute Getxoko pintxorik onena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 2a, 20:48

Epaimahaikideek aukeratutako sei ostalaritza establezimendu getxoztarrek asteburu honetan, apirilak 5 eta 6, jokatuko dute Udalak "Pintxotan eta berbetan!" lelopean antolatutako GetxOnegin! lehiaketaren finala. Bitartean, gainontzeko partaideek (guztira 49) bere pintxoa prestatuko dute berriro, eta bezeroek, pintxoa dastatzeaz gain, hitz ederren lehiaketan parte hartzen segitu ahal izango dute, tabernetan aurkituko dituzten orrien bidez. Lehiaketako lehenengo asteburuan, martxoaren 29an eta 30ean, bezero gehien 13:00etatik 14:30era bitartean bildu ziren, fanfarreak, Euskal Kantuzaleen elkartekoek eta magoek alaitutako giroak lagunduta, udal iturriek adierazi dutenez. Aukeratutako pintxoak ondokoak dira: Algortan, Aita Mari tabernan egindako "Ikurriña Bai, Prost!", Bikain tabernaren "Euskal indabaren ikuspegi berria", Burdinolaren "Foie-lasagna", eta Lainoaren "Bakailao txaparroa"; Negurin, Artaza Hotelean egindako "Artatzako risotto berezia", eta Jolastokiren "Koilaratxoa bakailao-xerrekin"; eta Areetan, La Reja tabernan prestatutako "Atungorria teriyaki saltsa eta ahuakatezko maionesarekin". Argazkia: © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun