Gauerdira arte aukeratu daitezke bi uribekostar Podemosen bozketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 2a, 21:27

Gaueko 12etan jakingo da Xabier Benito Ziluaga gazte getxoztarra eta Jose Ramon Landaluze Gonzalez jubilatu leioaztarra Ahal Dugu! / Podemos-en Eurolegebiltzarrerako hautagaiak izango diren. Izan ere, ordu horretan amaituko da ezkerreko plataforma Europarako zerrendaren 54 hautagaiak aukeratzeko burutzen ari den bozketa. Guztira, Estatu espainoleko 145 hautagai aurkeztu dira, tartean Uribe Kostako taldeak proposatu zituen Benito (25 urteko langile soziala, langabezian) eta Landaluze (59 urteko proiektu informatikoen kudeatzailea, aurrez jubilatua) Bizkaiko beste hiru hautagai zein Pablo Iglesias telebista aurkezlea edota Carlos Jimenez Villarejo ustelkeriaren aurkako fiskal ohia. Botoa interesa duen edozeinek eman dezake, horretarako erregistratu eta bere sakelako telefono zenbakia eman beharko duela. Dagoeneko 21.700 pertsonek botoa eman dutela iragarri du Ahal Dugu! / Podemosek. Argazkian, Benito eta Landaluze, erdian, Bizkaiko beste bi hautagai eta Ahal Dugu!-ren hainbat kide pasa den ostegunean Algortan / © Ahal Dugu! Bizkaia.

Xabier Benito Ziluagak kaleratutako bideoa (espainolez)




Jose Ramon Landaluze Gonzalezek kaleratutako bideoa (espainolez)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun