"81 amama" dokumentala proiektatuko dute asteartean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko api. 3a, 13:25

Apirilaren 8an, asteartearekin, Izaro Gonzalez Ieregi algortarrak zuzendutako "81 amama" dokumentala egongo da ikusgai Leioako Sakoneta kiroldegiko hitzaldi gelan. Hitzordua 19:30ean jarri dute Leioako Bilgune Feministak eta Leioako Berbalagun egitasmoak. Eta sarrera doakoa. "81 amama" euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiaren inguruan hitz egiten duen proiektua da. XX. mende hasieran jaiotako amamen eta nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamek eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai moduan, eta material gisa amama-biloba hauen memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Lan hau gure iragan kultur transmisioaren eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da. Ikus-entzunezko lanak 44 minutuko iraupena dauka. Argazkian, Izaro Gonzalez Ieregi algortarra da "81 amama" dokumentalaren egilea / cc-by-sa Topatu.info.

Ekitaldiaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun