Itzubaltzeta / Romoko auzokideen mobilizazioei entzungor,
Getxoko Udalak aurrera darrai aipatu herrian kultur etxe berria eraikitzeko lanekin. Gauzak horrela, ostiral honetan, apirilak 4, Aurrezki Kutxa kaleko zati bat itxiko dute berriro, oraingo honetan laugarren solairuko zoruan hormigoia botatzeko lanak direla eta. Kalea 09:00etan itxiko dute Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian eta itxita egongo da egun osoan, aipatu lanak amaitu arte, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Ondorioz, lan horiek eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, eta horregatik beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre eta Kresaltzu kaleak. Oinezkoentzat, berriz, bidea guztiz zabalik egongo da kale tarte horretan. Udalak barkamena eskatu du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, martxoaren 23an, Itzubaltzeta / Romoko auzokideen elkarteak deituta, 280 bat lagunek Itzubaltzeta / Romoko kultur etxe berriaren lanak gelditzea eskatu zuten manifestazio zaratatsua eginez.