Igande honetan, apirilak 6, Bilbo eta Leioa lotzen dituen herri lasterketaren (lehengo Bilbo-Areeta lasterketa) hirugarren edizioa izango da. Bilboko udaletxeko zubitik irtengo dira korrikalariak goizeko 10:30ean eta, 12.100 kilometro egin eta gero, Leioako Aldapa parkera iritsiko dira, udal iturriek zehaztu dutenez. Gauzak horrela, eta korrikalarien segurtasuna bermatzeko, Felipe del Rio eta Otsobarrena kaleak, Leioako metro geltokiaren biribilgunearekin batera, trafiko mozketa laburrak jasango dituzte, beti ere udaltzaingoaren kontrolpean. Horretaz gain, Itsasadarreko errepidea moztuta izango da Getxotik Bilborako norabidean 10:00etatik 12:00etara. Lasterketaren nondik norakoak eta izen-emateko baldintzak
webgunean jarri ditu Events Euskal Pressek. Argazkian, Bilbo-Leioa lasterketa itsasadarreko errepidean / © Event Euskal Press.