Azken zazpi urteotan Leioak bizi izandako bilakaeraren inguruan, Leioako populazioaren %59ak herria hobetu egin dela uste du eta %5ak txarrera egin duela uste du, bestetik %36ak ez du aldaketarik somatzen. Beraz, agintari leioaztarren hitzetan, "Leioa inguruko udalerriak baino hobeto posizionatuta dagoela hautematen da". %85ak uste du Leioa inguruko udalerrien parean edo egoera hobean dagoela. Bestalde, udalerri osoan zehar iritziak "nahiko homogeneoak" izan omen dira, eta hori "datu esanguratsutzat" jo dute tokiko arduradunek: "zonaldearen arabera iritziak aldaketa handirik izan barik, hau da, erdialdean eta auzoetan iritziak antzekoak dira. Zentsu honetan bilakaera positiboaren hautemate oreka nagusi da", esan dute.
Udal kudeaketa
Udal kudeaketari buruz, Leioako populazioaren %50ak positibotzat jotzen du. Beti ere, datuak eskuak, tokiko erakundeak nabarmendutakoaren arabera. Bataz besteko notagatik galdetuta, leioaztarrek 3,4ko nota jartzen diote Udalari 5 puntuko eskala batean.
Horretaz gain, leioaztarrek "azken urteotan hobetutako gauzak" azpimarratzen dute, adibidez, parkeak eta lorategiak, herritarrenganako informazioa, gizarte zerbitzuak, hirigintza eta garbiketa lanak eta kultur zein kirol eskaintza. Bestalde, herritarrei gehien kezkatzen zaien gaien artean honakoak agertzen dira; kirol instalazioak, aparkalekuen gabezia, komunikazioak eta Leioako sarbideak. Baina orokorrena, leioaztarrek udalerri garbia, lasaia eta bizitzeko atsegina dela uste dute.